IRAUN

Errioxa Jatorri Deitura
Mahats motak: 97% Biura 3% Garnacha Blanca
Ekoizpena: 1.396 botila
IRAUN haritzean ondutako Biura ardo bat sortzeko ideiatik dator, freskotasun eta sotiltasunak definitua. Errioxako ardo zuri ondua, baina ez haritzak eta krema kutsuak gainezkatua, kokapenak, mahats-motak eta prozesuak emandako adierazkortasunaren jabe baizik.
Mahastiak
99 urteko Ha 1 Elvillarren (Arabako Errioxa), 600 metroko garaieran, lur buztintsu eta karedunean. Tenpranillo, Biura eta Garnatxa Zuria nahasten dituen lursaila, Ha-ko 3.000 kiloko ekoizpen soilarekin.
Elaborazioa
Hartzidura alkoholikoa altzairu herdoilgaitzezko andeletan hasten da, bertako legamia soilik erabilita, anforak eta haritz frantziarrez egindako upeletan bukatzen, berriak zein erabiliak. 12 hilabetez onduta dago.
Izaera
IRAUNek lurrin kontzentrazio aipagarria du: melokotoi hori heldua, almafi limoia, espezia goxo eta lore hori batzuen ukiarekin. Harri mineraltsu zaporarekin bukatzen da. 2016ko ardo vintage honek izugarrizko bukaera luzea dauka.
Izenaren Jatorria
IRAUN Oxerrek bere herriaren eta hizkuntzaren (euskara) ordainetan jarritako izena da. Iraun, eutsi, atxiki. Oztopo eta erronka guztien gainetik, Euskal Herriak, temati, bizirik eusten dio Europako hizkuntzarik zaharrenari. Etiketan Uroborusa irudikatuta agertzen da, suge bat bere isatsa jaten. Betikotasunaren ezaugarria,
Analisia
Alkohola % 12,5
pH 3,41
Azidetsaun Totala (azido tartarikoan) 4,52 g/l
AITORMENAK
Iraun 2012: 92 points – Guía Peñin 2019
Iraun 2012: 92 points - Robert Parker 2016
Iraun 2012: 94 points - Tim Atkin MW Rioja 2017 Special Report
Iraun 2012: 93 points – James Suckling 2016