MARKO - 2017

Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitura
Mahats-motak: %60 Hondarribi Zuri Zerratia, 40% Hondarribi Zuri
Ekoizpena: 9.000 bobotila.
MARKO txakolinaren bitartez, gure mahats-motek aski ondu eta gero bildutakoan dituzten dohainak erakutsi nahi ditugu, ardo lasai batean bezala agertzen direnak. Emaitza txakolin helduagoa da, serioa.
Mahastiak
Mahastiak Kortezubin ditugu, Bizkaiko herri txiki eta zaharra, Unescok Gizateriaren Ondare izendaturiko historiaurreko leizeei esker ezaguna. Mahastiaren lurra buztintsu-kareduna da.
Elaborazioa
Berezko hartzidura (bertako legamia), iragazi eta argitu gabea. Ardoak hamar hilabete pasatzen ditu bere hondarretan (upela eta andela), bâtonnage teknika erabilita, eta horrek nortasun berezia ematen dio.
Izaera
Ardo freskoa, zenbait lurrin iradokitzen dituena: zitrikoak, sagar berdea eta belar-zantzuak (erramua eta mihilua). Ardoaren goxotasunak biltzen zaitu azkenean, bere hondarretan iragan duen denboraren eraginez.
Analisia
Alkohola %12,5
Azidetasun Totala (azido tartarikoan) 7,06 g/l
AITORMENAK
Marco 2015: 90 points - James Suckling 2016
Marko 2016: 91 points - Guía Peñin 2019
Marko: Txakoli onenari Saria -Gernikako azken urriko astelehena 2018