© 2018 - Oxer Bastegieta  Oxer Wines 

info@oxerwines.eus

Araba/Álava

Arima Gaztea

 

Oxerrek betidanik egin nahi izan ditu ardoak Arabako Errioxan, eta 2005ean Goardiara joan zen, inguru haren berezitasunek xarmaturik. 2009an egin zuen lehen ardoa, mahatsa bertako mahastizainei erosita (mahasti zaharretakoa). Esperimentu arrakastatsua izan zen. Inguruaz eta hango mahasti zoragarriez maitemindurik, Oxerrek erabaki bat hartu zuen: bertan errotu eta hantxe garatu mahastizaintza eta ardogintzaren artea. Eskualdean berri samarra izan arren, ordurako hasia zen bertako eta nazioarteko aintzatespena izaten. 

Mahasti Zaharrak

Haien berezitasunekiko uste osoz, Oxerrek lursail zaharrak erosten erabili zuen ogerleko bakoitza. Artillero da sail eder horietako bat: 98 urte, Elvillarren kokatua (Arabako Errioxa) 600 metroko garaieran. Handik sortuak dira Iraun ardo zuria eta Artillero ardo beltza. Hau hasiera baino ez da. Oxerrek altxor zaharren etengabeko bilaketan dihardu. Begi zorrotzeko gizona, plan bikain bat buruan duela: egiten dituen ardoen hilezkortasuna.

Upategian esku-hartzerik txikienaz eginiko ardoak

Arabako Errioxako mahastiak nekazaritza onbideratzailearen bidez lantzen dira organikoki. Gizakiak eta mandoak mahasti zaharrekiko kontu eta begirune osoz lantzen dute lurra. Izena zein etiketa ñabardurarik txikienei erreparatuz lantzen da, esanahiz eta sinbolismoz, eta etiketen bitartez zehaztasunez adierazten dute sortu nahi duten unibertsoa

 

Dotorezia, freskotasuna eta fintasuna

Mahastietan eta upategian egindako lan arduratsuak ardo dotore eta freskoak ditu emaitza. Ezaugarri horiek lortu nahi izaten ditu Oxerrek bere ardoetan. Berezko hartzidura, erauzketa ahula, kasik egoskina. Bilketa goiztiarra (PHari eusteko). 400-500-600 litroko upel itxiak eta erabilitako upel irekiak, buztin eta gresez eginiko tina eta hormigoizko andelez gain. Horri esker, arestian aipaturiko ezaugarriak hasieratik bukaerara aurki ditzakegu.

 

“Edateko eta gordetzeko ardoak. Giza-jakintza guztia ardoaren usain gozoaren bitartez”  OMAR KHAYYAM

ATZERA EGIN ETORKIZUNA GARATZEKO