© 2018 - Oxer Bastegieta  Oxer Wines 

info@oxerwines.eus

Araba/Álava

MARKO - Late Harvest

Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitura

Mahats-motak: %100 Izkiota Txikia (Petite Manseng)

Ekoizpena: 500 botila.

Botilaren tamaina: 50cl. 

MARKO LATE HARVEST eskualde honetan mahats-biltze berantiarraz egiten diren ardo bakanetako bat da. Izkiriota Txikiak azukrea kontzentratzeko gaitasuna du, garraztasunik galdu gabe. Horregatik da hain egokia lurrin gozoko eta kalitate handiko ardoa egiteko.

MAHASTIAK

Mahastiak Kortezubin ditugu, Bizkaiko herri txiki eta zaharra, Unescok Gizateriaren Ondare izendaturiko historiaurreko leizeei esker ezaguna. Mahastiaren lurra buztintsu-kareduna da.

ELABORAZIOA

Mahatsa azaroaren 23an biltzen da. Presio handia eragin ondoren, berezko hartzidura egiten uzten zaio haritz frantziarrez eginiko upeletan. Alkoholaren eta hondar-azukrearen arteko oreka perfektua lortzen denean, hartzidura geldiarazi egiten dugu. Ardoak hamar hilabete pasatzen ditu bere hondarretan.

IZAERA

Marko Late Harvest usainduta, lurrin hauek atzeman daitezke:   irasagarra, laranja-azala, madaria, eztia eta espezia gozoak (kanela, jengibrea). Ardo goxo hau sendoa da, eta garraztasun zitrikoak ongi orekatua. Bukaera luze eta iraunkorra du.

ETIKETA

Etiketak Edgar Alan Poe-ren poema baten aipamena jaso du: “eta bere begiek amets egiten ari den deabru baten itxura dute”. Beleak adierazten du bele asko ibiltzen direla Izkiriota Txikia landatuta dugun mahastiaren gainean, biribilean hegan. Gizonaren irudiak uzta berantiarraren zain dagoen mahastizaina irudikatzen du, eta areazko erlojuak hain hurbil dagoen itsasoa iradokitzen (8 kilometrora soil-soilik).

Analisia

Alkohola %13

Hondar-azukrea 70 g/l

Aitormenak

Marko Late Harvest 2015: 93 points - Guía Peñin 2019