© 2018 - Oxer Bastegieta  Oxer Wines 

info@oxerwines.eus

Araba/Álava

Kalamity

Errioxa Jatorri Deitura

Mahats-motak: %50 Tenpranilo, %47 Garnatxa, %2 Biura,  %1 Garnatxa Zuria

Ekoizpena: 1.200 botila

Kalamity 2014ko uztarekin egin zuen lehen aldiz Oxerrek, eta 2016an merkaturatu. Helburua zenbait mahats-mota eta azpi-eskualde (Arabako Errioxa eta Errioxa Garaia) ardo berean batzea zen.

Mahastiak

Hiru hektareako mahastia, Cárdenas herrian (Errioxa Garaia) 580 metroko garaieran, 1903tik goi mailako mahatsa ematen ari dena. Lur karedunak dira, burdinetan aberatsak. 96 urteko mahastia Elvillarren (Arabako Errioxa), 600 metroko garaieran. Lur buztintsu kareduna.

Elaborazioa

Lursail bakoitzeko mahatsik onenak hautatu eta denak bereiz upeleratu ditu Oxerrek, haritz frantziarreko upeletan, bertako legamiekin. 12 hilabetez ondu ondoren mihiztatzen ditu. 

Izaera

Kalamityk lurrin ugari iradokitzen ditu: fruitu gorriak, animalia ukitua, bioleta, trufa. Datozen urteetan konplexuago bilakatuko diren lurrinak. Iraunkortasun eta mineraltasun handiko ardoa.

Izenaren Jatorria

Izen eta etiketa deigarriek Oxerrek Shakespearerekiko duen estimua miresmena adierazten dute: “Honi soit qui mal y pense” (lotsa eror bekio gainera honetaz gaizki pentsatzen duenari). “Enrique III” obratik dator. 

Analisia

Alkohola %14

pH 3,48

Azidetasun Totala (Azido Tartarikoan) 6,4 g/l

AITORMENAK

Kalamity 2015: 95 points (Guía Peñin 2019)

Kalamity 2015: 94 points (Robert Parker 2018)

Kalamity 2015: 95 points - Tim Atkin MW Rioja 2018 Special Report

Kalamity 2014: 93 points (Robert Parker 2016)

Kalamity 2014: 92 points - Tim Atkin MW Rioja 2017 Special Report

Kalamity 2014: 93 points – James Suckling 2016