© 2018 - Oxer Bastegieta  Oxer Wines 

info@oxerwines.eus

Araba/Álava

IRAUN

Errioxa Jatorri Deitura

Mahats motak: 97% Biura 3% Garnacha Blanca

Ekoizpena: 1.396 botila

IRAUN haritzean ondutako Biura ardo bat sortzeko ideiatik dator, freskotasun eta sotiltasunak definitua. Errioxako ardo zuri ondua, baina ez haritzak eta krema kutsuak gainezkatua, kokapenak, mahats-motak eta prozesuak emandako adierazkortasunaren jabe baizik. 

Mahastiak

99 urteko Ha 1 Elvillarren (Arabako Errioxa), 600 metroko garaieran, lur buztintsu eta karedunean. Tenpranillo, Biura eta Garnatxa Zuria nahasten dituen lursaila, Ha-ko 3.000 kiloko ekoizpen soilarekin. 

Elaborazioa

Hartzidura alkoholikoa altzairu herdoilgaitzezko andeletan hasten da, bertako legamia soilik erabilita, anforak eta haritz frantziarrez egindako upeletan bukatzen, berriak zein erabiliak. 12 hilabetez onduta dago.  

Izaera

IRAUNek lurrin kontzentrazio aipagarria du: melokotoi hori heldua, almafi limoia, espezia goxo eta lore hori batzuen ukiarekin. Harri mineraltsu zaporarekin bukatzen da. 2016ko ardo vintage honek izugarrizko bukaera luzea dauka.

Izenaren Jatorria

IRAUN Oxerrek bere herriaren eta hizkuntzaren (euskara) ordainetan jarritako izena da. Iraun, eutsi, atxiki. Oztopo eta erronka guztien gainetik, Euskal Herriak, temati, bizirik eusten dio Europako hizkuntzarik zaharrenari.  Etiketan Uroborusa irudikatuta agertzen da, suge bat bere isatsa jaten. Betikotasunaren ezaugarria,

Analisia

Alkohola % 12,5

pH 3,41

Azidetsaun Totala (azido tartarikoan) 4,52 g/l

AITORMENAK

Iraun 2012: 92 points – Guía Peñin 2019
Iraun 2012: 92 points - Robert Parker 2016
Iraun 2012: 94 points - Tim Atkin MW Rioja 2017 Special Report
Iraun 2012: 93 points – James Suckling 2016