© 2018 - Oxer Bastegieta  Oxer Wines 

info@oxerwines.eus

Araba/Álava

Artillero

Errioxa Jatorriko Deitura

Mahats motak: 100% Tenpranilo

Ekoizpena: 1.933 botila

ARTILLERO Arabako Errioxako lurretan hazitako Tenpranillo mahats-motaren adierazpen perfektua da. Ahaltsua baina, aldi berean, dotorea.

Mahastiak

99 urteko Ha 1 Elvillarren (Arabako Errioxa), 600 metroko garaieran, lur buztintsu eta karedunean. Tenpranillo, Biura eta Garnatxa Zuria nahasten dituen lursaila, Ha-ko 3.000 kiloko ekoizpen soilarekin. 

Elaborazioa

Eskuz bildutako mahatsaren hartzidura altzairuzko andeletan egiten da, bertako legamiak erabilita. Hartzidura malolaktikoa 400 eta 500 litroko haritz frantziarreko upeletan egiten da eta, ontziz aldatu ondoren, beste 12 hilabetez ontzen upelean.

Izaera

Artillerok fruitu beltzei eta aranei zor die leuntasun berezi hori, haritzarekin ondo uztarturik. Hori guztia garraztasun atsegin batekin eta egitura tanikoarekin orekatzen da, espezia goxo eta belar-tonuekin, eta ardoari interes aparta eransten diote.

Izenaren Jatorria

Mahastiaren nagusi zaharra artilleroa izan zen gerra zibilean , eta hortik datorkio ezizena. 99 urteko mahasti honi beti eman zion tratu paregabeaz eskerturik, Oxerrek ardoari zein lursailari izen hori ematea erabaki zuen. 

Analisia

Alkohola % 14

pH 3,71

Azidetasun Totala (Azido Tartarikoan) 4,89 g/l

AITORMENAK

Artillero 2014: 92 points – Guía Peñin 2019
Artillero 2014: 92 points - Robert Parker 2016
Artillero 2014: 92 points - Tim Atkin MW Rioja 2017 Special Report
Artillero 2014: 93 points – James Suckling 2016